Ehunmilak antolatzeko boluntarioek izena eman dezakete, gaur hasita
Uztailaren 12tik 14ra bitartean egingo den 10. Ehunmilak antolatzeko, 1.600 boluntario baino gehiago behar dira.
Uztailaren 12tik 14ra bitartean egingo den 10. Ehunmilak antolatzeko, 1.600 boluntario baino gehiago behar dira. Gaur ireki da izena emateko aukera, www.ehunmilak.com webgunean. Ehunmilen antolakuntzaren esanetan, “gure lasterketetan lagundu nahi baduzu hau da zure aukera. Ehunmilak barrutik zer den ikusi eta zure aletxoa jar diezaiokezu proiektu handi honi. Hizkuntzak ere kontrolatzen badituzu anima zaitez geroz eta internazionalagoa den kirol ekitaldi honetan laguntzera. Gure proiektua beti izan da berezia bertara gerturatzen zareten bolondresengatik. Zuen laguntzarik gabe, ehunmilak aurrera ematea ezinezkoa litzateke”.