Kepa Urmeneta legazpiarra, Xavi Urrate urretxuarra, Pedro Garcia ordiziarra eta Koke Lasa ormaiztegiarra urriaren 5ean abiatu ziren Goierritik Himlungeko (7.126 metro) espedizioa egitera. Une honetan oinarrizko kanpalekuan (4.825 metro) daude, baina 6.200 metrora igo ziren atzo ekipazio lanak egitera.
Pedro Garcia eta Arkaitz Mendia mendizale goierritarren espedizioa Pakistanen da, Gasherbrum Ierako irteera prestatzen. Pasa den ostiralean iritsi ziren Islamabadera (Pakistan). Espedizioa egin ahal izateko baimen eta tramite guztiak egiten aritu dira Skardu herrian, eta materialak biltzen. Gaur Askole herrira abiatu dira, autoz joan daitezkeen azken herrira. Handik, bihar ekingo diote Baltoro glaziarrera iritsi aurreko trekkingari.
Xabier Urrate urretxuarrak eta Mikel Diez zumarragarrak Indiako Himalaiako Nun mendia igo dute abuztu honetan. 7.125 metroko mendi honi Mendi Ahaztua deitzen diote. Ezaguna ez izate horrek zirraragarri bezain arriskutsu
Pedro Garcia eta Ander Goitia mendizale goierritarrak Himalayara itzuliko dira bi aste barru, beste lau lagunekin batera .Mendi ezezaguna eta «oso teknikoa» dela azaldu dute