
Dagoeneko Cho Oyura bidean da Pedro Garcia ordiziarrak eta Oier Plazaola eta Xabier Urrate urretxuarrek osatzen duten espedizioa. Herenegun iritsi ziren Kathmandura, baina bisatuak direla eta, hiru egun galdu eta irteera atzeratu behar izan dute, euren
blogean azaltzen dutenez. Garciarentzat eta Plazaolarentzat ez da lehen zortzimilakoa izango, baina bai Urraterentzat. Hirurak ere ilusioz gainezka iritsi dira Kathmandura. Datozen egunetan abiatzea espero dute.