Mendia eta Garciaren taldea Pakistanen da, eta bihar abiatuko dira

Pedro Garcia eta Arkaitz Mendia mendizale goierritarren espedizioa Pakistanen da, Gasherbrum Ierako irteera prestatzen. Pasa den ostiralean iritsi ziren Islamabadera (Pakistan). Espedizioa egin ahal izateko baimen eta tramite guztiak egiten aritu dira Skardu herrian, eta materialak biltzen. Gaur Askole herrira abiatu dira, autoz joan daitezkeen azken herrira. Handik, bihar ekingo diote Baltoro glaziarrera iritsi aurreko trekkingari.

Pedro Garcia eta Arkaitz Mendia mendizale goierritarren espedizioa Pakistanen da, Gasherbrum Ierako irteera prestatzen. Pasa den ostiralean iritsi ziren Islamabadera (Pakistan). Espedizioa egin ahal izateko baimen eta tramite guztiak egiten aritu dira Skardu herrian, eta materialak biltzen. Gaur Askole herrira abiatu dira, autoz joan daitezkeen azken herrira. Handik, bihar ekingo diote Baltoro glaziarrera iritsi aurreko trekkingari. Espedizioan bi goierritarrekin batera joan den Alfredo Garcia mendizale errioxarra, bere bidaia kontatzen ari da blog batean. Honako bideo hau ere zintzilikatu du Youtuben; bertan, taldeko kideak Jeep batean ageri dira, Skarduko kaleetan. Bestalde, asteburuan Nanga Parbat mendian izandako hilketaren inguruan –11 mendizale hil dituzte tiroz kanpamendu batean zirela–, enbaxadarekin harremanetan daude mendizaleak; lasai eta oinarrizko kanpamendura azaltzeko gogoz daudela azaldu dute.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa