Luizi erraldoia izan da gaur goizean Zaldibian. Lizarraga baserriaren goialdetik behera, "kilometro bateko" lur mihia lerratu da, Muñoeta errekaren ibilguaren gainean. Muñoeta baserriaren barren aldean mugitu da luizia, 08:15 inguruan. Ondoren, errekastoaren urak bideratzeko hodiak itxiarazi ditu, eta maldan behera joan da lohitza. Zaldibiatik Gaintzarako errepidea (Gi-3371) zeharkatu du lokatzak, 10:00ak aldera, eta Amundarain errekaraino jarraitu du.