Luizi batek Zaldibiatik Gaintzarako errepidea itxi du

Luizi erraldoia izan da gaur goizean Zaldibian. Lizarraga baserriaren goialdetik behera, "kilometro bateko" lur mihia lerratu da, Muñoeta errekaren ibilguaren gainean. Muñoeta baserriaren barren aldean mugitu da luizia, 08:15 inguruan. Ondoren, errekastoaren urak bideratzeko hodiak itxiarazi ditu, eta maldan behera joan da lohitza. Zaldibiatik Gaintzarako errepidea (Gi-3371) zeharkatu du lokatzak, 10:00ak aldera, eta Amundarain errekaraino jarraitu du.

Luizi erraldoia izan da gaur goizean Zaldibian. Lizarraga baserriaren goialdetik behera, “kilometro bateko” lur mihia lerratu da, Muñoeta errekaren ibilguaren gainean. Muñoeta baserriaren barren aldean mugitu da luizia, 08:15 inguruan. Ondoren, errekastoaren  urak bideratzeko hodiak itxiarazi ditu, eta maldan behera joan da lohitza. Zaldibiatik Gaintzarako errepidea (Gi-3371) zeharkatu du lokatzak, 10:00ak aldera, eta Amundarain errekaraino jarraitu du. Zirkulazioa etenarazteaz gain, kalte nabarmenak eragin ditu lohiak. Batetik, Eguzkialde etxea sarbiderik gabe geratu da. Sagastian barrena, malkarrean gora joanda bakarrik irits liteke orain. Bidearen gainetik lerratu da lur jausia. Bestetik, Lizarraga baserriaren atariraino iritsi da lokatza, tartean oilategi txabola bat inguratuta. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak 11:30a inguruan izan dira, eta “ordu erdi barru” hondeamakina iritsi eta errepidea zabaltzen hasiko dira. Lan hori “berehala” egingo dutela aurreratu dute udaletik. Gero, Eguzkialde etxerako bidea pala-makina batekin garbitzekotan dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa