Azken lau egunean euria mardul egin du Goierrin. Guztira, asteazkenetik gaur goizera arte 74,9 litro jaso dira metro koadroko Ordiziako meteorologia neurtokian. Egun euritsuena atzo (ostirala) izan zen, hogeita lau orduan 26,1 litro bota zituelako metroko. Gaur eguerdian atertu arte, 10,6 litro zenbatu dituzte Ordizian.
Egunez egun:
- Asteartea, urtarrilak 21: 0,2 l/m2
- Asteazkena, urtarrilak 22: 22,8
- Osteguna, urtarrilak 23: 15,4
- Ostirala, urtarrilak 24: 26,1
- Gaur: 10,6
Ibaiak hazita doaz, botatako uraren ondorioz, baina ez dute gainezka egin Goierrin. Euskalmetek 18:45ean kendu du euriteengatik indarrean zeukan abisu horia. Biharko iragarpenean euri gutxiago egitea iragarri du Euskalmetek.

Urtsuaran erreka, Idiazabalen, gaur arratsaldean./Aimar Maiz
Iaz, esate baterako, urtarrilaren 13tik 16ra bitartean, lau egunean 126,1 litro ur bota zuen. Legorretan Oria ibaia irten egin zen orduan, eta ozta-ozta ibili ziren errekak bailararen goialderago. 2011ko azaroaren 4tik 7ra, berriz, guztira 207,8 litro bota zituen, lau egunean.