Zaldibiarra Euskal Herriko selekzioko partaide da
Euskal Herriko 18 segalarik Europako txapelketa jokatuko dute asteburuan. Tartean bi goierritar daude, biak zaldibiarrak.
Euskal Herritik 15 segalarik osatutako taldea joango da Hego Tirolera irailaren 6tik 8ra bitartean, bertan jokatuko den Europako Sega Txapelketan parte hartzera. Almitza Sega Elkarteak gaur aurkeztu du Euskal Herriko taldea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldian. Aldundiaren izenean, Asier Sarriegi kirol zuzendariak parte hartu du ekitaldian, eta euskal taldeak "sariak irabazteko aukerak" badituela azpimarratu du. Horrez gain, 2015eko Europako Sega Txapelketa Azpeitian jokatuko dela aurreratu du.