
Bost bertsolari ariko dira, Ostatuan, 19:00etan hasita, Euskararen Egunaren bezperan.

Mailaka eta txandaka banatuta euskarazko kantuak abestu eta dantzatu dituzte.

Eskola-umeak izan dira lehenbizikoak euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzen. Lazkaon, San Benito ikastolako haur saldo handia irten da kalera. Multzoka, jende pilaketak saihestuz, kantua hartu dute euskararen aldeko mezuak zabaltzeko bitarteko.

Urretxu eta Zumarragan ere Euskararen Eguna ospatu da. Larunbatean Mintzodromoa egin zen Zelai Arizti kultur etxean eta gaur ikastetxeen txanda izan da. Horra hor Gainzuri, La Salle-Legazpi eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako

Uxue Alberdiren 'Aulki bat elurretan' liburua elkarrekin irakurri dute itsasoarrek

Euskararen erabileraren inguruko hausnarketa, pregoia eta beste hainbat ekintza egin dituzte

Urola Garaia Mankomunitateko komertzio eta tabernetan euskarararen erabilera sustatzeko asmoz, mosaiko erraldoi bat osatu zuten iaz, herritarrek bidalitako argazkiekin. Aurten, jarraipena emango diote Euskaraz, pozik gainera kanpainari, eta beste mila

Osoko bilkura izan zuten atzo Zumarragako udaletxean, eta beste hainbat punturen artean, Euskaren Eguneko adierazpen instituzionala irakurri zuten. Adierazpen horren arabera, udalak euskaldun berrien ahalegina eta meritua aitortuko du, jendaurrean.

Mila bat ikaslek, irakaslek eta gurasok Euskaraz bizi nahi dugu oihuarekin amaiera eman zioten atzo Urretxun egindakoa flashmobari. 3 urtetik eta 18 urtera arteko Urretxu-Zumarragako Ikastolako ikasleek euskarari dantza egin zioten Euskararen Nazioarteko Egunean. Ez zen edonolako dantza izan, guzti-guztiek pauso berak eman baitzituzten, aldi berean. Urrats guztiek orkestrako musika tresnen pare, gorputz bakarra osatu zuten eta euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu zuten.

Otsoak dantza taldekoak eta Jentilbaratza elkartekoak izan dira Nafarroan

Eztabaidagarria izan liteke, akaso, herri batek berea duen hizkuntzaren erabilera aldarrikatzeko egun bat izatea, hizkuntza hori urtean zehar normaltasunez erabili beharrean. Hala, euskarak ere badu bere nazioarteko eguna, eta gaur da, abenduak 3. 1949an Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako eguna da Euskararen Nazioarteko Eguna, euskara aldarrikatzeko, plazaratzeko, ospatzeko... Aldarrikapen horrekin bat egin dute Goierriko hainbat herritan, eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Helburua, euskararen egun bakarra izan beharrean Euskaraz 365 egun aritzea.

