
Otsailaren 21ean, asteartearekin, Lazkaoko fabrikan izango da. Hilaren azken egunerako, berriz, tokiko hedabideen inguruko jardunaldi bat antolatu dute.

Euskal Herriko esperientzia batzuen berri emango dute lehenik, eta Goierriko hedabideen errealitatea zein den azalduko dute ondoren. Goierritar guztientzat irekia da saioa.

Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolak Interneteko webgunea berritu du: www.joxemielbarandiaran.com. «Irekia eta partekatua» izateko helburuarekin, eskolako berriak, informazioa eta oharrak jarriko dituzte webean. Otsoa irratiak eta Eguzkiberri a...

Euskal Telebistak asteartean, uztailak 31, emango du Lazkaoko plazan grabatutako erromeriaren bigarren zatia. Imuntzo eta Belokiren eta Elegancia Mexicana mariatxi taldearen kontzertua izango da. Asteartean 22:00etan ikusi ahalko da, ETB-1en.

Euskal Telebistak gaur hasiko du Bi eta bat telesailaren bigarren aroa, 1990eko hamarkadako arrakastatik 21 urtera. Joxe Ramon Soroiz aktore legorretarrak egingo du orain ere Joxe Lontxoren papera. Lehen kapitulua gaur 22:00etan emango dute, ETB1en.
