Euskal Telebistako
Gure atsuak programako aktoreak eta lantaldea Lazkaon izanak dira. Maikrux (Anjel Alkain) eta Maikarmen (Iñake Irastortza) martxoaren 20an ibili ziren, Maizpiden Heldu euskarara egitasmoan partaide ziren ikasle jubilatuak lagun hartuta —argazkian—. Euskaltegian, kalean, tabernan eta harategian grabatu zituzten eszenak. Lazkaon grabatutako istorioen programa igandean emango dute, ETB1en, 21:30ean.

Maikrux eta Maikarmen, Maizpideko ikasle jubilatuekin, Lazkaon./Aimar Maiz