
Ezkioko baserri museoak, Igartubeiti eta Zinema egitasmoaren barruan, 'Dantza' filmaren errodajean egindako argazki erakusketa ireki du. Irailera arte ikusgai egongo da bilduma

'Ehungailua sortzen' tailerra egin dute asteburuan Igartubeiti baserrian. Bost familiak parte hartu dute.

Taldeei zuzenduta, herri kirolak, aiton-amonen jokuak, gailetak eta ginkana egin ahal izango dira astero asteazkenetik igandera bitartean

Uda partean otordu on bat laguntzeko ez dago sagardoa bezalakorik. Goierrin, edari horren sorreratik bukaeraraino, prozesu osoa ezagutzeko aukera dago. Igartubeiti baserri museoan garai bateko dolare-baserrietan sagardoa nola egiten zen ikusi daiteke. Eta ondoren, zer hoberik prozesu horren emaitza sagardotegi batean probatzea baino, txuleta eder batekin batera.

Baserriko dolareean zapaldutako sagarrek emandako sagardoa probatu ahal izango da. Lantegiak, bisita gidatuak eta photocall-a ere antolatu dituzte, besteak beste.

Azala: Kizkitza Ugarteburu, Igartubeiti museoko teknikaria.
3. orria: Bartolo Zubeldia astozalea.
6-7. orriak: Orleans, etorkizuneko karrozagileen kuadrilla Urretxuko Euskal Jaian.
8-9. orriak: Joxe ...
