Euskal mitologian oinarritutako hainbat jolas eraman zituen atzo Jokai konpainia nafarrak Ormaiztegira. Haur zein heldu gustura aritu ziren elkarrekin jolasean.
Gaur, 17:00etatik 19:00etara, Parketarrak egitasmoko saioa egongo da Zumarragako Izazpi auzoan. Lehenengoz, auzo honetako parkean egingo dituzte jolasak. Egitasmo honen helburua parkeetan euskararen erabilera handitzea da. 17:00etatik 18:00etara, 3-5 urte
Uztailaren 17ra arte izango dira udalekuak Gabirian, goizez.
Gaur Parketarrak egitasmoko lehen saioa egin dute. Haurrek eta gurasoek euskaltegiko parkean jolastu dute. Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuen ekimen honen helburua kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da. Bigarren saioa hilaren 12an egingo dute, Zelai Arizti parkean (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetan). Jolasak Urtxintxa eskolako hezitzaileek dinamizatuko dituzte.
Martxan da dagoeneko Ezetz Lortu! trebezia lehiaketako hirugarren edizioa. Lehiaketa Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako (LH) 2., 3. eta 4. mailetako haurrei zuzenduta dago. Aurten, eta Gorka Azkarate antolatzaileetako batek esan duenez, «aurreikuspen guztiak hautsiz», 89 taldek eman dute izena. Partaideek hirunako taldetan hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa joan den igandean izan zen, «goizean 24 talde zeuden deituta, eta arratsaldean beste horrenbeste».
Haurrei zuzendutako Trebezia lehiaketaren edizio berri bat jokatuko da aurten, martxoko zenbait igandetan. Aurtengoa lehiaketaren hirugarren urtea izango da eta antolatzaileek iragarri dutenez, dagoeneko ireki dute parte hartu nahi duten horientzako izena emateko epea.
Banaka edo taldeka eman daiteke izena. Bost eta hamabi urte bitarteko haurrei bideratutako jolasak izango dira
Ekainaren 1ean Xabier Ormazabal beka emango dute. Bere lagunek eta Urretxuko Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte beka emate honen inguruan: street boulder saioa, musika, haurrentzako jolasak… Ormazabal goi mailako mendizalea
Urretxuko Udalak San Martin auzoko parkea estali du. Datorren astean irekiko dute. Lanak urrian bukatuko dira. Datozen asteetan jolas berriak jarriko dituzte, baita banbuzko hesi bat ere, haurrak errepidera irten
Urretxu-Zumarraga Ikastolak, ohiturari jarraituz, mahai baten bueltan agurtu du ikasturtea. Aurreko bi urteetan ez bezala, aurten eguraldia lagun izan dute eta Ikastolaren Festa egin ahal izan da. Ostiralean arratsaldean ospatu
Aitona-amonen jolasen tailerra egin berri dute Ezkioko Igartubeiti baserrian. Aurrekoen jolasteko erak erakutsi dizkiete pantailen aroko haurrei.
Zertara jolastuko ziren zehazki azaldu ...