
Ordubeteko ekitaldia egin dute Lazkaoko plazan. Ikastolako arduradunen hitzartzeez gain, joaldunek, bertsolariek eta dantzariek hartu dute parte, besteak beste.

Gipuzkoako ikastolen jaia abiatu zen lekura itzuliko da 50. ekitaldian. 1977an egin bezala, Lazkaoko Ikastolak antolatuko du 2026ko Kilometroak jaia, urriaren 4an. Lema eta logoa aurkeztu dituzte.

Datozen hilabeteetarako dituen asmo eta helburuen berri emango du Lazkaoko Ikastolak, eta aukeratutako leloa eta logoa ere ezagutaraziko ditu.

Mari Karmen Eizagirre ikastolako aurreneko irakaslea izan zena eta haren sendia arduratu dira lekukoa plazara eramateaz. Jendetza bildu da. Ikastolako ordezkariek 2026ko helburuak jendarteratu dituzte.

10:30ean Beneditarren artxibo paretik hasita, herriko plazarainoko bidea egingo du lekukoak. Ikastolako ordezkariek zein herritarrek ongi etorria egingo diote plazan.

Elgoibar Ikastolak erreleboa pasatu dio Lazkaoko San Benito Ikastolari. 2026an Kilometroen antolakuntza bere gain hartuko du.

1977an Beasain eta Lazkao artean ospatutako lehen ediziotik 50 urte igaro direla ospatzeko edizioa izango da. Lehen bilera irekia datorren ostegunean izango da.