
Atzo estreinatu zuen ETBk
Itsasontzi baten telebista saio berria Maitena Salinas beasaindarrak egiten ditu aurkezle lanak, Ibon Gaztañazpi oriotarrarekin batera. Astero, portuz portu ibiliko dira, Euskal Herriko kostaldeko herriak eta bertako jendea ezagutzen. Salinasek
Berria egunkariak egindako elkarrizketan azaldu duenez, bikote ona egiten du Gaztañazpirekin: «Kazetariak gara biok. Baina kirolari puntua dugu. Horrek puntu bat ematen dio saioari». Gainera, diren bezala agertzen saiatu direla dio: «Biok gara gu geu. Baina argi dago sasoitsu dauden bi pertsona direla saioan agertzen direnak. Eta oso saltseroak».
Salinasek hainbat lan egin ditu ikus-entzunezkoen arloan. beste arlo batzuetan ere aritu izan den arren –kirol entrenatzailea ere bada–. ETB1eko
Sorginen laratza saioan hasi zen aurrena, eta
Goenkale eta
Pilotari telesailetan ere parte hartutakoa da. 2012an, Goierriko hainbat emakumeren testigantzak jasotzen zituen
Gea dokumentala ere aurkeztu zuen.