Urolako Trena, egungo bidegorrian aurrera
http://www.youtube.com/watch?v=xmRhEzYuNKs
Orereta971 erabiltzaileak bideo berezi bat igo zuen ekainean sarera. Youtuben jarri du ikusgai, eta bertan, Urolako Trena Zumarragatik Zumaiarako bidea egiten ikus daiteke. Egun Azkoitiara doan bidegorria dagoen lekuan, trena poliki poliki ikus daiteke, bidean aurrera, elurtutako egun batean.
Egun, Azkoitiraino doan bidegorriak hartzen du trenbide zaharraren lehen zatia. Bigarren zatia tren museo gisa jarria dute, Azpeitiatik Lasaora.