Hemezortzi urterekin zine ikasketak egitera joan zen Madrilera Imanol Gonzalez Gurrutxaga (Lazkao, 1997). Gaur egun EITBrentzako dokumentalak egiten ditu, eta bere laugarren proiektu pertsonala kaleratu du: ‘Bidean’ film laburra.
Mimosaren lore horiak bizitasun puntua eman dio feria guneari. Bi sagar mota berri ere iritsi dira.
Otsailaren 5ean Loinazko San Martin egunean ospatuko du Beasaingo Odolkiaren Kofradiak 38. kapitulua.
Idiazabalgo Makala eta Legazpiko Lakiola, herri kirol desafioan. 750 korrikalarik emana dute izena 44. Herri kroserako. Musika eta dantza ez dira faltako jaietako lehenengo asteburuan.
‘Urak eginen du bide’ dokumentala emango dute Hamaika Telebistan etzi. Pantailen eta euskararen arteko harremanari buruzko lan hori Oier Markotegi legazpiarrak egin du, bi ikaskiderekin batera.
Gaztaren inguruko ekitaldi publikoei dagokien saria jaso du Ordiziako Udalak.
Eneritz Martin Diaz del Rio beasaindarrak ‘Estela, bidaia’ eleberri laburra argitaratu du euskaraz. Bere gainditze istorio pertsonalean oinarrituta dago.
Fran Bodegok, Antonio Pisanellok, Joseba Idiakezek eta Nagore Beitiak Maunaren Loa taldea sortu dute. Urtarrilaren 11n Zumarragako Huts tabernan jo zuten.
Legazpiko musikariak lanaren aurkezpen biran daude murgilduta. Herrian bertan dute hurrengo kontzertua, otsailaren 13an, Karibe Zaharra tabernan.
'Erabili goldea hildakoen hezurren gainetik' liburua hausnartuko dute.
Legazpin 1984 eta 1998 artean jasotako mezu politikoen aukeraketa bat biltzen du. Publikoaren harrera ikusita, erakusketa luzatzea erabaki du Lenbur Fundazioak.
Arantzamendira itzulia egingo dute Beasaindik abiatuta.
Azpimarratu dute ezinbestekoa dela halako erasoak salatu eta erasotzaileei aurre egitea. Larunbateko manifestazioetarako deia ere zabaldu dute.
Jakintza Ikastolak 40.000 km osatzeko erronka bota du.
Otsailaren 2an da azken eguna. Binakako txapelketa da, eta 16 urteko herritarrei zuzenduta dago. Otsailaren 14an hasita, fInala Santikutz jaietan jokatuko da, maiatzaren 1ean.
Pantailen gehiegizko erabileraz kezkatutako legazpiarren taldeak atzo Maitane Ormazabalek gaiaren inguruan egindako hitzaldia baloratu nahi du. Kultur Etxean izango da bilera, 18:00etan.
Kaleratu berri duen 'Gitarra Lekeitioak' lana taularatuko du 19:00etan D'Elikatuzen. Dohainik da.