Ostalaritza

Legazpiko Katilu, Zumarragako Alameda eta Ataungo Urbitarte, Repsol gida gastronomikoaren Solete edo 'Eguzkitxo' berriak

Gida gastronomikoak ematen dituen izendapenak dira, eta "une atseginak igarotzeko eta sukaldeaz gozatzeko tokiak" dira.

Legazpiko Katilu taberna

Repsol gida gastronomiko ospetsuak hiru lokal gehiago erantsi ditu Goierriko Solete edo ‘Eguzkitxo’ marka dutenen zerrendara. Legazpiko Katilu taberna-jatetxea, Zumarragako Alameda taberna-jatetxea eta Ataungo Urbitarte sagardotegia dira. Astelehenean jaso zuten izendapen edo sari hori, Repsolek Tarragonan (Herrialde Katalanak) ospatutako galan.

“Txiringitoak eta terrazak, kafetegiak, izozki dendak, tabernak eta barrak, ardotegiak, upategiak, sagardotegiak, hanburgeseriak, bokatak saltzen dituzten lokalak, pizzeriak, karta informala duen jatetxeak edo eguneko oso menu ona ematen duten tokiak”. Horiek guztiak sartzen dira Repsolen Solete edo Eguzkitxo ikurra duten lokalen artean. “Une atseginak igarotzeko eta sukaldeaz gozatzeko tokiak” dira.

Goierrin badira aurretik Solete edo Eguzkitxo marka duten establezimenduak, Ordiziako Martinez eta Olano, Olaberriko Zezilionea, Zaldibiako Lazkao-Etxe, Ezkioko Argindegi, Urretxuko Ezkurra, Lazkaoko Itxurrene, Beasaingo Mandubiko Benta, eta Legorretako Bartzelona, besteak beste.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa