Ohiturak agintzen duenez, alkate-makilen trukatzea ere egin dute Idiazabal, Segura eta Zegamako alkateek.
Zortzi dantza taldetako dantzariak elkartu dira. Eguraldi txarraren ondorioz, Pagoetan dantzatu dute. Arratsaldean dantza erakustaldia egingo dute Lizeon.
Hamasei herrialdetako ordezkariak bildu dira festan. Bertako artisauen IX. azoka ere egin dute.
Liburuak ikerketa proiektu gisa abiatu zuen bidea, 2021ean. Gabiriako bertsolaritzaren transmisioa eta historia "balioan jartzeko" egindako ahalegin bat izan da.
Goierriko irakurle taldeen 7. topaketan omendu dute idazle iurretarra. 'Markos Gimenoren 101 letrakartel' palindromo liburua aitzakia hartuta, solasaldi mamitsua eta jendetsua egin dute.
Apalantza-Zapirain izan dira bigarren, eta Idigoras Campos hirugarren.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Azkoitian egin duen urteko batzarrean onartu dituzte bi bazkide goierritar berriak, Donamaria, Ibarrangelu eta Mundakarekin batera.
Ezkioko San Pedro jaiak eta Olarango festak Zegaman, dantza emanaldiak Urretxu-Zumarragak, irakurleen topaketa eta kulturarteko festa Ormaiztegin, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Bihar, 18:00etan hasita, sagardo eguna eta erromeria izango dira, Bilkoin, Jotakea eta Aldapa Haundi elkarteek eta Irrintzi Alai taldeak antolatuta.
Goizetik bakarrik egongo da irekita abuztuaren 29ra arte. Harlekuan liburuak jasotzeko aukera eskaini du.
Irteeraren data uztailaren 10ean izango da. Parte hartzeko izen ematea, ekainaren 19an eta uztailaren 1ean egin ahal izango da.
Larunbateko auzo bazkarirako txartelak salgai daude asteazkenera arte, sei euroan.
Gaur eguerdian, Ordiziako Komiki Lehiaketako eta Mikroipuin lehiaketako sariak banatu dituzte D'Elikatuzen.
Udal igerilekuak ekainaren 21ean irekiko dituzte eta irailaren 7ra arte egongo dira zabalik.
Andraitz saskibaloi klubeko, Ilintxa futbol elkarteko eta La Salle eskubaloi elkarteko jokalariek, entrenatzaileek eta zuzendaritza taldeetakoek bat egingo dute plazan bihar eguerdian, taldeko argazkia ateratzeko. Klub bakoitzak bere aldetik jarraituko du denboraldi amaiera ospatzen.
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten herriko jostunek aurtengo Kalean Josteko egunerako sortutako proiektua: herriko zazpi zuhaitzentzako eskuz egindako jantziak.
Bi ekintza egongo dira: batetik erronka mitologikoa, 10:30ean Barandiaran museotik abiatuko dena, eta, bestea, Aralarrera txango gidatua, 10:00etan Lizarrustitik abiatuta. Biak igandean izango dira.