
Asier Gogortza argazkilariak garatuko du egonaldia. AHTaren obrek eragindako aldaketak erretratatuko ditu. Egonaldia martxoaren 2tik 29ra gauzatuko da Ezkion.

11 urteren ondoren lortu dute Irene Basarte, Maren Higuero, Maren Etxeberria eta Elene Balbasek azken talde errekorraren langa gainditzea.

Kirolari eta osasun mentalari eskainitako egutegia da aurtengoa, eta urtarrileko lehiaketan 141 herritarrek parte hartu dute.

Bihar jokatuko da 47. edizioa; 3.000 euroko saria dago jokoan. Iazko arrakasta bera lortu nahi dute antolatzaileek.

Irizar e-mobilityk ekoizten duen Irizar ie bus Efficient autobusak Garraioaren Sari Nazionaleko epaimahaiak emandako saria jaso du.

'Erabili eta bueltatu' lelopean abiarazi dute kanpaina, erosleari ahalik eta erraztasun gehien emateko asmoz. Behin erabilitakoan, jatorrizko establezimenduetan itzuli beharko dira.

[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Beasaingo Odolkiaren Kofradiak 39. Kapitulua ospatu du, 24 kofradiaren parte hartzearekin. Karlos Argiñano Ohorezko Kofradiakide izendatu dute eta, Eva Argiñanorekin batera, omenaldia jaso du.

Hiru esparru horien bueltan antolatu du urteko agenda Aktibatu Legazpi egitasmoak. Belaunaldien arteko dinamika batekin hasiko dira, hilaren 27an. Lehen kanpainarako igerilekuan gauzatzeko erronka ere antolatu dute.

Datorren ekainaren 27an, Batala mendi lasterketa jokatuko da Lazkaon, kirola, natura eta inklusio balioak uztartzeko helburuarekin.

1990eko hamarkada erdialden errugbi taldea izan zen Urretxun eta Zumarragan, baina gutxi iraun zuen. Multikirola programaren eskutik, haurrek errugbian jokatzeko aukera dute berriro.

Antzezlan bana Ataunen, Beasainen eta Zumarragan, bertso eskaintza zabala –tartean Gipuzkoako Herriartekoaren hasiera–, Kilometroak Txikia Lazkaon, dantza emanaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

'Desobedienteak 18/98' antzezlana egingo du Tanttakak Beasaingo Usurbe antzokian. Omar Somai Lasa da antzezleetako bat.

Ibarran eta Anoetan ere izango dira ostera dantzari goierritarrak.

Iñaki Cia, Eneritz Sanchez eta Iñigo Elosegi dira antzezleak.

Lazkaoko Itzala tabernan jarri dute hitzordua.

Lanek iraun bitartean, ezingo da zubi gaineko aparkalekuan autoa utzi.

Ostiralean eta hurrengo asteazkenean elkartuko dira Doinu-Ederreko lokalean, 19:30ean. Aurten 1960-70 hamarkadei eskainiko diote emanaldia. Laubiden ibiliko dira, inauterietako ostiral arratsaldean. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Lazkaoko bazkideek Ordiziako Majori igerilekua erabili ahal izango dute




