Plaza Nagusira, ohiko lekura itzuliko dira hurrengo asteartean, Gabonetako feria bereziaren egunean. Agurrerako, ezti berria, eperrak eta mihura aurkeztu dituzte.
Urpeko bataioak eta ikastaroak Beasaingo Antzizar kiroldegian egiten dituzte. Urtarrilean Cimasub itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloaren presentzia izango da Beasainen lehen aldiz.
Eneko Gutierrez ilusionista legazpiarrak antolatu du, bigarren urtez. Iagomago, Eleder Magoa eta Kalte Kolektiboa dira aurtengo partaideak. Gutierrez Saharatik etorri berria da.
Abenduaren 22an izango da Ordiziako elizan, 18:00etan.
Telefono mugikorren eta pantailen gehiegizko erabileraz arduratuta dauden familiek ekimenez sortu dute taldea. Diagnostikoa egin ondoren, ekintza plaza prestatu dute 20025erako. Hasteko, 'Gurea erabili dezakezu' kanpaina jarriko dute martxan, eraikin publiko, denda eta tabernetan haurrei eta gaztetxoei bertako telefonoa erabiltzeko aukera eskainiz.
Lursail bat erosi du aste honetan, eta bertan dauden txabolak laster botako ditu. Inguru horretan herritar guztientzako aisialdi eremu bat egokitu nahi du.
Azaroko bilkuran udal gobernu taldeak alde, EAJk abstentziora jo du. Aurtengo diru saila baino %6,3 handiagoa izango da. Esku artean dituen proiektuekin jarraitzea hartu du udalak inbertsioetako egitekoa.
Attiko izan da bigarrena, eta Beti Eder hirugarrena. Herritarren saria Maitiarentzat izan da.
Urteari amaiera emateko ekintza bereziak izango dituzte Zuhaiztin. Bihar, Gabonetako bingo berezia egingo dute, 20:00etan hasita. Larunbatean, abenduaren 21ean berriz, Santo Tomas eguna ospatuko dute 17:30ean, txistor janarekin eta dantzaldiarekin.
Loinazko San Martin Basilikan izango da, 19:00etan hasita
Ostegunean izango da, 17:00etatik 20:00etara, Plazazpian. Arte eskulanak eta bigarren eskuko produktuak izango dira salgai.
Urtarrilaren 2ra arte eman daiteke izena. Arrano Kulturak antolatu du ekimena.
Martxan dira Ordiziako Altamira kalean euri urak bideratzeko lanak.
Abenduaren 29an izango da, 18:00etan, Herri Antzokian. Xabin Fernandez, Maria Blanco, Ander Malbadi eta Maialen Sorzabalbere igoko dira oholtzara.