17:00etan hasi dira haurrak danborrak astintzen, eta herrian zehar kalejiran ibili ostean, Igarondo pilotalekuan amaitu dute saioa.
Idiazabaldarrek hasieratik hartu dituzte menpean legazpiarrak. Sokatiran ere etxekoak izan dira nagusi. Bi taldeetako jarraitzaileek goraino bete dute Igarondo pilotalekua.
Chkhichekhek 32 minutu 4 segundo behar izan ditu zirkuitua osatzeko, eta Vecillasek, berriz, 38 minutu eta 22 segundo. Aurten ere ez da posible izan errekorrak ontzea.
Izarretan Dantzan talde handiak ikuskizun paregabea eskaini du Igarondo kiroldegian. Izar Aguilarrek Goierri beheko hainbat herritan ematen dituen dantza modernoko ikasleak dira.
Legorretako kooperatiban pabilioia altxatzeko lanetan ari dira eta soldatzen ari zirenean bulego zaharreko teilatuko zirriztuetara eroritako txinpartek eragin dute sute "lokalizatua", bertan pilatutako zaborrak sua hartu baitu. Kea zabaldu da lantokian, baina ez du kalte pertsonalik eta materialik sortu.
'Ardoaren kolorea' izenburuko bodegoia izan da saritutako lana. Lehiaketara 20 herrialdetako 280 argazkilarien 758 lan aurkeztu ziren.
Tere Irastortzak (Zaldibia, 1961) 40 urte inguru daramatza poesia, narrazioak, saiakera eta artikuluak idazten. Egun Andramendi Ikastolako zuzendaria bada ere, ‘Glosak / Glosar el mundo’ bi liburuki elebidun argitaratu berri ditu.
100 urte dituen eraikina eraberritu dute Next Generationen diru laguntzarekin.
JTK Lazkaun taldeak, Oin Arin dantza taldeak, San Benito ikastolak, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta Zagupe aisialdi taldeak jarri dute abian ekimena. Otsailaren 28an ospatuko dute egun berezia.
Idiazabalgo San Blas jaien lehen asteburua, 'Itoiz udako sesioak' dokumentalaren estreinaldia, Joseba Irazoki gitarrista Ordizian, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.
Marrazkiak koloreztatzen ditu, errotulagailuak, Manley argizariak eta kolorezko margoak erabilita. Gorka Salmeron semeak dioenez, "kolorea ongi menperatzen du".
'Itoiz udako sesioak' dokumentala Goierriko hiru zinema aretotan ikusteko aukera izango da datozen egunotan.
Herritar guztientzat irekia izango den bilera egingo dute urtarrilaren 29an eskolan, 19:30ean.
Legorreta eta Beasain artean egingo dituzte lanak, bi noranzkoetan.
19:30ean frontoian ikusteko aukera izango dute gaur auzotarrek.
Otsailaren 7an izango da. Tiketak Arrano tabernan erosi behar dira.
Bisitak euskaraz dira, 14 urtetik gorakoentzat. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute.