Legazpiko bertsolariak hirugarren egin du Oiartzungo saioan, eta datorren asteburuan Zarautzen eta hurrungokoan Arrasaten jokatuko diren beste bi saioetako puntuazioen zain geratu beharko du finalean ariko den ala ez jakiteko.
Emakumezkoen I. Ordizia Hiria larruzko pala txapelketa ostiralean hasi zen. Jendearen "erantzuna ona" izan zen, "bertaratutakoek emakumeen ahalmenaz gozatu zuten eta amaierarako jokaldi dezente ikusteko aukera izan zen, indarrezko pilotakadez eta aire joko azkarrez gain".
Bi elkarteek mendi irteera egin zuten atzo, 86 mendizale batuta. Mirandaolan amaitu zuten txangoa, eta Mari Domingi eta Olentzero ikusi zituzten bertan. Kirola Elkarrekin topaketaren hurrengo edizioan elkartuko dira berriz, Legazpin.
Hurrengo jardunaldian, Paduraren aurka jokatuko dute, Beasainen.
Saski Axular taldean mendean hartu dute, 48-44 emaitzarekin. Ikusi argazkiak albistean.
Ordiziako Udalak bat egin du Europako Hondakinen Murrizketa astearekin.
Ihes gela bat antolatu dute larunbaterako, 'Herria piztu' leloa duen kanpaina berriari hasiera emateko. Aurten 1.000 euro zozkatuko dituzte, abenduaren 13an egingo duten festan. Bitartean, Movember kanpaina dute martxan, ostiralera arte.
Zubipe kiroldegian 500 bat ikusle bildu ziren larunbatean antolatutako boxeo jaialdian. Goierritarren artean, Oier Nietok debuta egin zuen Ormaiztegin.
Katxalin elkartean antolatutako martxa atzo goizean egin zen. Partaideen artean elkarteko Legazpiko ordezkariak izan ziren.
Uxue Iruretagoiena Andres artista zaldibiar gaztearen lanak ikus daitezke, abenduaren 18ra arte.
Nesken taldeak 9. postua eskuratu du taldekako sailkapenean, eta mutilenak 29.a.
Datorren ostiralean prostatako eta barrabiletako minbiziari buruzko hitzaldia egingo dute
Ordiziako Barrenan inauguratuko dute gaur talde erakusketa, Ortzadar argazkilari elkarteko kideek.
Azaroan Musika zikloaren barruan kokatzen da emanaldia. Latxartegi aretoan izango da, 12:30ean.
Azaroaren 24ra arte egongo da Ormazitegi APP-ean txartelak erosteko aukera. Hiru menu daude aukeran.