
Txindokiko krosa eta Gipuzkoako txapelketa jokatu dira Oiangun. Goierritar korrikalariek maila ona erakutsi dute.

Inoiz baino ikusle gehiago elkartu dituzte XI. Elite txapelketako lau pala finalek. Partiden aurretik Arrieta jatetxeko Mariaje Bastidari aitortza egin diote.

Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundearen lana ezagutzeko eta diruz laguntzeko helburua izango dute aurten Legorretan. Material bilketa egingo dute abenduaren 12ra arte. Bihar, dokumental-solasaldia antolatu dute.

Ataungo taldeak 3-0 irabazi zion Zaldibiako Ausa taldeari. Sailkapen orokorrean, ataundarrak lehenengo postuan daude eta zaldibiarrak bosgarrenean.

Garazi Ferreira izan da aurten San Nikolas txiki gotzaina gorpuztu duena. Arratsaldean, ipuin kontaketa egingo du Iñaki Karreterok.

Txirrindularitzaren mendatetzar mitiko batean hiru bertso kantatuz eman du telebistako erretiroaren berri esatari ataundarrak.

Eneko Gutierrez mago eta ilusionista legazpiarrak antolatuta, abenduaren 12an izango da, Latxartegi aretoan. Sarrerak salgai daude. Gala honek, asteburu osora zabalduko den Magia Jiji-Jaja Jaialdia irekiko du.

Abenduaren 23an izango da Eguberrietako azoka berezia. Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 19an elizan. Haurren Gabonetako parkea Majori kiroldegian izango da.

Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era luzatuko da egitaraua. Eskaintza 12 eta 18 urte bitarteako nerabeei zuzenduta dago.

Ordiziako Mendizaleak elkarteak 80 urte bete ditu aurten. Asteroko mendi ibilaldiak eginez, sasoian iritsi da elkartea 80. urteurrenera. Dokumentala egiten ari dira.

Egutegiko jai egunak eta asteburu luzea tarteko, eskaintza urriko asteburua dator aurretik. Idiazabalen Lurdes Iriondori buruzko dokumentala, Lizaso eta Egaña Legazpin bertsotan, ipuin kontaketak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Urtarrilaren 17an bi saio eskainiko dituzte Ordiziako Herri Antzokian, 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak 12 euro balio du.

Oier Gaston Urretxuko organista titularrak eta Alison Fernandez soprano gazteak egingo dute.

Legazpitik paseo bat egiteko proposatzen du bere lanekin, "baserri ingurunetik ingurune urbanora artekoa". Boligrafoarekin, akuarelarekin eta margo akrilikoarekin egindakoak dira.

Urtarrilaren 6ra arte piztuko dituzte, arratsaldeetan. Argiak herriko auzo eta kale guztietara eramateko "ahalegin berezia" egin du udalak.

Bolondresei eskainitako hilabetea izan da, eta hitz hori asmatu dutenen 78 herritarren artean egindako zozketan suertatu da irabazle. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.

Lurdes Iriondo abeslariaren eta idazlearen bizitzan oinarrituta dago ikus-entzunezkoa. Zuzendaria eta gidoilaria Idiazabalgo emankizunean izango dira bihar.

Bihar, abenduak 5, Gizarte Zentroan zen egitekoa, baina lekuz aldatu dute. Bertso Olariak bertso eskolaren 25. urteurrenaren ospakizunetan kokatzen da saioa.