Gazta Azokan artisau postua jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik, Idiazabalen

Apirilaren 12ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko; azoka maiatzaren 2 eta 3an izango da aurten.

Idiazabalgo Udalak antolatutako Gazta Azokaren aurtengo ekitaldia maiatzaren 2 eta 3an ospatuko da. Ohi bezala, gaztagileen salmenta postuez gain, artisauen azoka jarriko da herriko kaleetan. Bertan postua jartzeko interesa duten artisauek dagoeneko egin dezakete eskaera. Horretarako, eskaera-orria bete eta erregistratu behar dute udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Ez da onartuko posta elektronikoz egindako eskaerarik.

Eskaerarekin batera, honako dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute:

  • Nortasun Agiriaren kopia
  • Jarduera ekonomikoan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Ogasunean eta Gizarte Segurantzan zorrik ez izatearen ziurtagiriak
  • Elikagaiak saltzeko baimena ematen duen osasun agiria
  • Produktuen argazkiak

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 12ra arte egongo da zabalik, eta esleitutako postuen zerrenda apirilaren 27an jakinaraziko da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa