
Azkeneko Gabonak ditu Ordiziako Kale Nagusiko Kixmi dendak. Egun seinalatu horiek pasatu ondoren, erretiroa hartuko du Ima Aizpuruak, eta 33 urtez irekita izan diren lantokiaren ateak behin betiko itxiko ditu.

Kurkubi markarekin saltzen ditu Pilar Azpiazu gabiriarrak Gabon giroko apaingarriak eta eskulanak.

Abenduaren 29an jokatuko da probaren 5. edizioa. Euskal Herriko txapelketa ere bertan erabakiko da. Muntaketa lanetarako herritarrei dei egin diete laguntzera gerturatzeko.

Atzoko udalbatzan onartu zituzten urte berrirako diru kontuak. Gobernu taldea osatzen duten EAJko eta PSE-EEko zinegotzien eta EH Bildukoen aldeko botoa jaso zuten.

Inbertsioaren zati nagusia PERTEren eskutik jaso dira eta Europako funtsen bidez finantzatuko da, Tradigusa proiektuaren bidez.

Beasaingo Garingo lasterketak zabalduko du urtea, urtarrilaren 18an, eta Legazpiko Korosti Trail-ek itxiko du, urriaren 18an. Emakumeen parte-hartzea sustatzen jarraitzeko konpromisoan berretsi dira antolatzaileak. Goierri Kopa solidarioa izango da.

Azken orduko aldaketa izan da, eguraldi iragarpenak behartutakoa. Dj Xaibor, txokolate merienda, eta Gabonetako sarien zozketa izango dira, 18:00etatik aurrera. 500 euroko hiru sari zozkatuko ditu 19:30ean.

Udalaren lidergo ausarta eta ikuspegi estrategikoa eskatu ditu koalizioak, herriaren bizitasuna berreskuratzeko helburuarekin.

Abenduaren 23an izango da urteko azken Ordiziako Azoka berezia.

Ordiziako EAJk salatu du "udalerriko kirol eta gizarte bizitzarako funtsezkoak diren instalazioen mantenu falta, kudeaketa eredurik eza eta narriadura progresiboa".

Eguberri giroko etorrera eta kantu eskeez gain, kultur, kirol eta aisialdi agenda betea izango da Goierriko herrietan Errege egunera bitarte. Kontsultatu agenda albiste barruan.

Igandean, abenduaren 21ean, 07:00etatik 14:00etara bitartean, 427+000 KPtik 428+300 KPra arteko errepide zatian, Legorretako lotunearen eta Ikaztegietako tunelaren artean egingo dituzte lanak.

Lehen platera, bigarrena eta postrea. Hona hemen Unai Perez Iantzi sukaldari legazpiarrak Eguberrietarako proposatu duen menua.

2025. urtean Ordizian erroldatu diren herritar berriei ongi-etorria emateko, harrera ekitaldia egin zien atzo arratsaldean Ordiziako Udalak, Migranteen Nazioarteko Egunaren bezperan.

Lanak hilabeteko epean egin dira eta zeharbidearen ‘kale itxura’ indartu ditu, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza lehenetsiz. Frontoiaren eta Ostatuaren inguruan egin dituzte berrikuntzak.

Larunbatean Subeltza musika kolektibo berrituaren aurkezpena eta kontzertuak egin ondoren, era askotako jarduerak izango dira, Errege egunaren bezperara arte.

Barrena jauregiko bigarren solairuko Haur Txokoa abenduaren 20, 21, 26, 27, 28, 29 eta 30ean egongo da zabalik. Bi tailer ere antolatu dituzte.

Laugarren eta azken partida, igandean, 12:00etan jokatuko dute Altamira estadioan, A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas Rugby taldearen aurka.

Arkatza marrazketa elkarteak antolatutako lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin dute. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketa izan da, eta maila bakoitzeko irabazle bat izan da, sei guztira. Lanak ikusgai daude Kultur Etxean.

