
Urtezahar egunean zortzi herritan izango dira krosak. Beasaingoa da zaharrena: aurten 50. edizioa egingo dute. Lazkaon, bildutako diru guztia ikastolari emango diote. Ordizian, lehenengoz, kuadrillaka parte hartu ahal izango dute.

Abenduaren 29tik 31ra bitartean egongo da irekia, Urbeltz pilotalekuan eta Azokan. Txu-Txu trena ere ibiliko da hiru egunetan herriko kaleetan zehar.

Kontzertu berezia eskainiko dute abenduaren 28an, Itsasoko San Barlome elizan.

Goierri osoan izango dira Eguberri bezperako kantu eskeak eta Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak. Ikus albistean herriz herrikako ekitaldien agenda.

Funtsezko inbertsioak egingo dituzte Lazkaomendiko oinezkoentzako bidean, San Jose auzoko igogailu publikoan eta uholdeen prebentzioan. 1.962.290 euro bideratuko dituzte, orain arteko kopururik handiena.

Palma Mallorcako igerilaria faboritoa da Gabonetako nazioarteko igeriketa txapelketan.

Kurkubi markarekin saltzen ditu Pilar Azpiazu gabiriarrak Gabon giroko apaingarriak eta eskulanak.

Abenduaren 28an jokatuko da probaren 5. edizioa. Euskal Herriko txapelketa ere bertan erabakiko da. Muntaketa lanetarako herritarrei dei egin diete laguntzera gerturatzeko.

Azkeneko Gabonak ditu Ordiziako Kale Nagusiko Kixmi dendak. Egun seinalatu horiek pasatu ondoren, erretiroa hartuko du Ima Aizpuruak, eta 33 urtez irekita izan diren lantokiaren ateak behin betiko itxiko ditu.

Atzoko udalbatzan onartu zituzten urte berrirako diru kontuak. Gobernu taldea osatzen duten EAJko eta PSE-EEko zinegotzien eta EH Bildukoen aldeko botoa jaso zuten. Legazpiko Berdeak-Independenteak taldeak aurka bozkatu zuen.

Eguberri giroko etorrera eta kantu eskeez gain, kultur, kirol eta aisialdi agenda betea izango da Goierriko herrietan Errege egunera bitarte. Kontsultatu agenda albiste barruan.

Beasainen, Idiazabalen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Ormaiztegin eta Urretxun jarriko dituzte.

Lehen platera, bigarrena eta postrea. Hona hemen Unai Perez Iantzi sukaldari legazpiarrak Eguberrietarako proposatu duen menua.

'Nor naizen baneki' antzezlana ikusteko aukera izango da Beasaingo Usurbe antzokian abenduaren 26an.

Igandean, abenduaren 21ean, 07:00etatik 14:00etara bitartean, 427+000 KPtik 428+300 KPra arteko errepide zatian, Legorretako lotunearen eta Ikaztegietako tunelaren artean egingo dituzte lanak.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen Gabonetako Zine Kanpaina ekarri dute Latxartegira. Ohiko karteldegia osatuko dute proiekzio horiek.

2025. urtean Ordizian erroldatu diren herritar berriei ongi-etorria emateko, harrera ekitaldia egin zien atzo arratsaldean Ordiziako Udalak, Migranteen Nazioarteko Egunaren bezperan.

Lanak hilabeteko epean egin dira eta zeharbidearen ‘kale itxura’ indartu ditu, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza lehenetsiz. Frontoiaren eta Ostatuaren inguruan egin dituzte berrikuntzak.

Larunbatean Subeltza musika kolektibo berrituaren aurkezpena eta kontzertuak egin ondoren, era askotako jarduerak izango dira, Errege egunaren bezperara arte.


