
Herri txikiek gipuzkoarron ekonomiari, euskarari eta komunitate balioei egiten dioten ekarpena nabarmendu du Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, Izarra Urdalleta alkatearekin herriko proiektu eta egitasmoak partekatu ondoren.

Frankismoak errepresaliatutako emakumeak izango dituzte hizpide bihar Zegaman. Ione Zuloaga historialariak eta Aranzadiko kideak egingo du hitzaldia.

Zoru etiko komun baten inguruan lan egitea adostu dute ordezkaritza duten lau alderdi politikoek. Giza eskubideen, memoriaren, egiaren eta bizikidetzaren aldeko konpromisoan berretsi dira.

Mirandaolako burdinola martxan jarriko dute, eta Txillida Lantokira eta Fabrikara bisita gidatuak antolatu dituzte. Euskal Burdinaren Museoa irekita egongo da.

Kirolean arrazakeria desagerrarazteko konpromisoa hartu dute Lazkaoko eragileek.

Virginia Marcos psikologo eta psikoterapeutak gidatuko ditu saioak. Doakoak dira, baina izena eman beharko da. Atzo aurkeztu zuen zerbitzua, Eric Galvez alkatearekin batera, hilerriko Zu memoria gunean.

Legazpiko pilotalekua 2003ko maiatzaren 3an inauguratu zuten, eta pilota partidak hartzeaz gain, era askotako ekitaldi eta jarduera egin dira bertan.

Industria sektoreko ateak zabalduta, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei laneratzeko aukera berriak eskaini nahi dizkie aurkeztu berri duten prestakuntza planak. Apirilaren 14an egingo dute aurkezpen saioa.

Goierri beheko txirrindularitzaren harrobiko gazteek emaitza onak lortu dituzte.

Lazkaoko Ikastolako ikasleek eta irakasleek Arabako Lautadan, Dallon, hartu dute gaur 09:24ean Korrikaren lekukoa, Kilometroen izenean.

Santikutz jaietako maiatzaren 12eko ekitaldi horretan parte hartzeko apirilaren 1era arte eman daiteke izena.

Ordizian, Azkoitian eta Andoainen aurkeztu ondoren, Beasainen taularatuko du 'Segunda convocatoria' antzezlan berria, ostegunean.

Zazpi film labur proiektatuko dituzte gaur, 18:45ean hasita.

Kalejira erraldoi bat grabatu nahi dute. Plazan egingo dute, 17:30ean hasita.

Legazpiko parrokia-elizan izango da, 20:00etan hasita. Kantu erlijiosoak izango dira nagusi errepertorioan.

Landarlan Ingurumen Elkarteak eta Biziola kooperatibak sortutako baliabide didaktikoaz ariko dira asteazkenean.

Segurako udaletxean egingo dute batzarra, 10:00etan. Hilean behin Gipuzkoako herrietara joaten dira diputatuak bilera egitera.

Egitaraua antolatu dute kilometroaren aurretik eta ondoren. Goierriko gazteak deitu dituzte parte hartzera.

Irakurzaletasuna sustatzea da proiektuaren ardatza, baina "batez ere", antolatzaileek azaldu dutenez, "gazteen artean hitz egiteko, iritzia partekatzeko eta komunitatea eraikitzeko espazio inklusiboak sortzea" bilatzen du.





