
Ostiralean 19:00etan da hitzordua, Legazpiko Bertso Olariak, Beasaingo Oriako Tramanak eta Goierriko Xelebreak taldeekin. Guztira Goierriko zortzi talde arituko dira txapelketan, eta lau saio izango dira eskualdean.

Solasaldia egin zuten atzo Maialen Mendinueta Urkia ortodonzistak, Irati Zurutuza Renom kimikariak, Jone Narbaiza Martinez de Albeniz bioteknologoak eta Nora Altzelai Uribetxeberria adimen artifizialeko software ingeniariak. Herriko beste zientzialari bat ere gogoratu zuten ekitaldian: 2012an hil zen Ainhoa Murua Ugarte biomendikuntzako ikerlaria.

Goierriko herri gehienetan ibiliko dira kantari gaur, Santa Ageda bezperan. Urtero Santa Ageda bezperako kopla berriak sortzen dituzte itsasoarrek.

25 igerilarik hartu dute parte. Errekor ugari lortu dituzte, banaka zein taldeka. Txapelketa «gogorra» izan dela azaldu dute, baina «gogotsu» dira denboraldiarekin jarraitzeko.

Paella bazkari herrikoia egin dute Idiazabalen, San Blas egunez. 90 kiloz arroz erabili dituzte bi paella handi egin eta 800 herritarri bazkaltzen emateko.

Azken hilabeteetan herrian segurtasunaren arloan izan diren gertakarien aurrean, Eric Galvez alkateak eta Josu Galilea zinegotziak bilera egin dute Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren ordezkariekin. Oinezko agenteen presentzia handitzea, agente kopurua indartzea eta lapurreten prebentziorako plana garatzea adostu dute.

Xabier Agirrek egin du bigarren eta Adei Zuriarrain izan da hirugarren. Paella jan herrikoia dute eguerdian eta bihar agurtuko dituzte jaiak, Axariaren igoerarekin.

Barrena Kultur Etxeko sarreran ikusgai dago 'Zientzia-emakumeak argira' erakusketa, otsailaren 20ra arte. Lau euskal zientzialariren eta zortzi mundu mailakoen lanak biltzen ditu. Ordiziako ikastetxeek ekimenarekin bat egin dute; ginkanan parte-hartuko dute.

[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] 1926ko otsailaren 2an egin zuten modu ofizialean lehenengo Beasaingo astearteroko azoka. Astelehenean bete ditu 100 urte.

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlana Usurbe antzokian taularatuko du Tanttaka Teatroak ostiralean. Omar Somai Lasa (Garin, Beasain, 1991) da antzezleetako bat.

Bertso afaria izango da larunbagt honetan Ane Zuazubiskar, Mikel Iturriotz eta Aitor Bizkarra bertsolariekin.

Otsailaren 11 baino lehen eman behar dute izena afarira joan nahi dutenek.

Bertako produktuen azokan salduko dituzte. 10 euroan erosi eta 20 euro gastatzeko aukera emango dute.

Euskal Herria plazatik abiatu beharrean, Laubiden hasiko du ibilbidea Santikutz abesbatzak. 19:00etan da hitzordua.

Otsailaren 5eko 12:00ak arte parte hartu daiteke zozketan. Hitzakide direnek soilik dute parte hartzeko aukera.

Probako saioa antolatu dute ostiralerako, hilak 6. Haur, gazte zein helduek izango dute izena emateko aukera.

Beasaingo PSE-EEren bi zinegotziek azken osoko bilkuran kontrolatzaile bat gehiago kontratatzearen aurka bozkatu dute. Eva Alvarez bozeramailearen esanetan, "neurri horrek ez ditu udalerriko aparkaleku arazoak konpontzen".

Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5 mailetako ikasleei zuzendutako saioa egingo dute aisialdi taldeko begiraleek, Kultur Etxean, 17:00etan hasita. Izenak emateko epea ostegunean amaituko da.

Udal Liburutegian izango da, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta.





