Gure Eskuk mobilizatzeko deia egin die herritarrei ekainaren 7rako, Bilbon. Goierriko batzordea eratu dute Beasainen eta hurrengo bilera Seguran izango da.
Mireia Delgado irakurketa bitartekari dutela, liburuen munduan modu atsegingarrian eta alaian murgiltzea da helburua. Oraindik badago tokia.
Martxel Aizpurua biologo eta erlezain ohiaren hitzaldia izango da asteazkenean eta erlezain ezberdinen arteko mahai ingurua ostegunean. Ohi bezala, Gipuzkoako Ezti lehiaketa izango da igandeko Erlezain Eguneko ekitaldi nagusia.
Martxoaren 14ra arte eman daiteke izena albistean dagoen estekan sartuta.
Gipuzkoako EH Bilduko Idazkaritza hautatzeko prozesuaren barruan, Gipuzkoako Mahai Politikoak Zelai Amenabarro Goikoetxea legorretarra proposatu du.
21 urtez azpikoen Munduko Eski Txapelketan parte hartuko dute, Italiako Tarvision.
D'Elikatuz "abenturazale eta erronkazaleen topalekua" izatea nahi dute, "baina Emaneurreren helburuekin bat, gaur egun gero eta urriagoak diren euskarazko edukiak eta aisia eskainiko dituen tokia ere izango da Emaneurre Abentura Astea".
21 ekoizlek osatuko dute azoka. Arkume jana ere egingo dute. Autobus zerbitzu berezia izango da Gaintzara joateko.
Astelehenez, inauteriak ospatu dituzte Ordiziako Gizarte Zentroan, txokolate beroarekin. Batzuk mozorrotuta, eta beste batzuk mozorrotu gabe, baina giro onean joan zen atzoko arratsaldea.
Ane Barandiaran, Maddi Mendizabal, Maren Higuero, Elene Galparsorok eta Ainhoa Albisuk hartu dute parte.
Martxoaren 8an txokolate jana egingo dute Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Martxoaren 13an, 18:00etan izango dute aukera. Plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena.
Ordiziako Lutxi Irazi gunean martxorako gai proposamen berria jarri du KGT Kolektiboak, irakurketarako eta pentsamendu kritikorako: pandemiak.
Ostiralean Araman jokatu zen Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketan 8 bikotek hartu zuten parte. Oier Uranga eta Oier Aldasoro sailkatu dira
14 kilometroko eta 511 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea da.
Bi asteko eskaintza antolatu dute: apirilaren 14tik 16ra, eta 22tik 25era.
Konpartsak 35 urte betetzen ditu aurten, eta edizio guzti horietan Legazpiko dantzariek herrira ekarritako dantzak eta pertsonaiak bildu dituzte igandeko saiorako.
Nafarroako Arantzara joango dira aurten DBHko ikasleekin, apirilaren 22tik 24ra. Datorren asteazkenean, martxoak 5, eman behar da izena.