Udaberria gerturatzean, hasi da mugimendua baratzerako landare saltzaileen postuetan. Beñat Tellleriak gazta mota berri bat aurkeztu du.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, udalbatzak adierazpena onartu du. Herritarrei dei egiten diete Aske talde feministak eta oro har mugimendu feministak antolaturiko ekintza eta mobilizazioetan parte hartzeko.
Residuos Cero Fundazioaren Rexcatering proiektuari esker, Zero Hondakin Hozkailua martxan dago Ordizian. Majori kiroldegiaren atarian jarri dute. Gaurtik aurrera, Jakintza Ikastolako jangelan sobratzen den janaria herritarren esku jarriko dute. Dohainik da zerbitzua. Ordiziako Udalak finantzatua da.
Beasainen ostegunean egingo dute. Hamabost establezimenduk hartuko dute parte. Ordizian ostiralean eta larunbatean izango da: lau Plaza Nagusian, eta zortzi denda atarietan.
Izen-ematea ordubete lehenago egin ahal izango da, Arrano tabernan, eta 50 euro ordaindu beharko dira bikoteko.
'Zuhaitz bat babestu' programaren barruan Barrendiola urtegitik gertu egingo den landaketan 220tik gora partaide izango dira. Parrillada bat egingo dute amaitzeko, Legazpiko plazan.
«Jarrera matxista eta erreakzionarioen aurka» kaleak hartzeko deia egin du Goierriko Itaiak Martxoaren 8an. Bi mobilizazio egingo ditu: 19:00etan Beasainen, eta 20:00etan Legazpin.
Coloradoko Arroila Handian, Bolivian eta Pakistanen grabatutako ikus-entzunezkoak dira. Martxoaren 11tik 13ra emango dituzte, Areria aretoan.
Goierri garaiko herrietan emakumeak ardatz dituzten ekintzak egingo dituzte.
Orain arteko erabilera anitzeko espazioaz gain, Fitness gune berriak kardio makinak, indar makina gidatuak eta luzatze eta errekuperazio gunea izango ditu.
Arratsaldeetan egingo dituzte emanaldiak Areria aretoan.
Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran arituko dira kantuan. Pello Urdangarin eta Dani Oiarbide trikitilariek jarriko dute doinua.
Goierriko talde feministek, emakume elkarteek eta hainbat udalek ekitaldi ugari antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Ikus igandera bitarteko agenda albiste barruan.
Hitzaro Euskara Elkarteak Aste Santurako oporraldirako 'Plan, plin, plan' udaleku irekiak antolatu ditu, jolasaren bidez, "adin bereko haurrekin, aisialdiko eskaintza indartuz". Izen-ematea zabalik dago.
Asteazkenean izango da, Kultur Etxean, 18:30ean. Maiatzaren 2ko ganadu ferian postua jartzeko izenak hilaren 14ra arte eman daiteke.
Modalitate bakoitzeko irabazleak eskualde mailako joko txapelketara sailkatu dira.