Txapel Gorrik jakinarazi du akordio horretan "erabakigarria" izan dela Rural Kutxak "tokiko garapenarekin eta gure Klubaren balioekin duen konpromisoa eta identifikazioa".
Martxoaren 22an Itsasondon jokatuko da Euskal Herriko mus txapelketako Gipuzkoako finala. 108 bikote sailkatu dira, tartean, Goierriko 30 bikote.
Legorretarraren 'Zure ilunetan' lana izan da aukeratua, beste hiru lanekin batera. Orain hiru hilabeteko epea izango du proiektua ontzeko. Maiatzaren amaieran emango dute erabakia.
Bi distantzia izango dira: laburra 13 kilometrokoa eta luzea 23koa. Loinazpe ingurutik abiatuko dira lasterkariak 15:15ean.
Ricardo Gomezek ‘Patria, la buena’ eleberri beltza argitaratu berri du. 1985-1986an kokatu du trama idazle ordiziarrak. Gaurtik dago salgai.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Haurralderekin, Ordiziako eta Bergarako udalekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean, emakume migratzaileek jarduera fisikoan eta kirol jardueran parte hartzeko gida aurkeztu du.
Gaurtik igandera hemezortzi partida jokatuko dira.
Emakumezkoen txirrindularitza lasterketak jokatuko dituzte larunbatean. Kadete mailatik hasita, elite mailara artekoak arituko dira. Segurako Txirrindulari elkartea boluntario bila dabil.
Gaintzako Periazoka baliatuta, Peribidea berreskuratzeko aurreneko seinalizazioak jarriko dituzte Ordiziatik Gaintzarako bidean. Familiartean egun polit bat pasatzera animatu dituzte goierritarrak.
Apirilaren 29an izango da bazkaria, eta apirilaren 4an bukatzen da epea.
Martxoaren 29an izango da, larunbata, Bikuña kiroldegian. Legazpiko musikariek eta dantza taldeek parte hartuko dute, erraldoiekin batera.
Ormaiztegiko kirol elkarteak bi ibilbide antolatu ditu iganderako. Luzeak hamabi kilometro ditu, eta laburrak sei.
Mattin Iñiguezek eta Joxe Ramon Agirre 'Marron'-ek ondutako ikus-entzunezkoak itxiko du Lazkaoko VI. Mendi Astea.
Korosti Trail proben antolatzaileek egin dute deialdi irekia, baina batez ere emakumeei zuzenduta dago. Ibilbidea 10 kilometrokoa izango da.
Kandido Urangak eta Inaxio Tolosak euskal idazle eta poetari eskainitako antzezlana taularatuko dute. Sarrerak salgai daude.
Gune horren helburua herritarrei tamaina txikiko hondakin horiek etxetik gertu entregatzeko aukera ematea da.