Aurten, ibilbidean aldaketa izan da eta danbor-joleak Amiantoarenei eskulturaren ondotik atera dira, 18:30ean.
Ortiz de Luzuriaga omentzeko 20. mendi bizikleten martxa egin dute Legazpin. Aitor Uribetxeberria antolatzaileak martxaren balorazio "oso positiboa" egin du. Arratsaldean eta gauean musika izango da ingurua girotzen.
Lazkaon izan du hasiera eta amaiera gaurko lasterketak. Txirrindulariek 98,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute. Bigarren eta azken etapa bihar jokatuko da, Donostiako Egia auzoan.
Arratsaldean Oilar Beltzak musika taldeak kontzertua emango du plazan. Gauean, Tatxers taldeak joko du 23:30ean, eta ondoren DJ Fresa Morangok.
Dozenaka gaztetxok parte hartu dute danborradan. Arratsaldean helduen txanda izango da. 18:30ean abiatuko dira Amiantoaren biktimen omenezko eskulturatik.
Murumendi eskolako gaztetxoek eman diete hasiera ofiziala jaiei. 22:30ean berriz, Mariren jaitsiera izango da. Arratsaldeko bideoa eta argazkiak, albistean.
Ikasturtean zehar egindako lanketen ondorioak eta ekintza proposamenak aurkeztu dituzte Jakintza eta Oiangureneko 54 ikaslek gaur Ordiziako udaletxean.
Hainbat komunikabidek Ordizia Rugby Elkartearen inguruan argitaratu duen albisteari buruzko argibideak eman nahi izan ditu errugbi taldeak.
Ordiziako Udalak Kerik Gabeko Gunea izendatu ditu Plaza Nagusia eta ikastetxeetako sarrerak.
Azentzioak Legorretan eta Loinatz jaiak Beasainen, dantza emanaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.
Sarrera doan izango da. Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolaren 20. urteurrenean kokatzen da emanaldia.
Marta Madina coach legazpiarrak egingo du Kultur Etxean, herritar guztiei zuzenduta.
Legazpiko Laubide auzoan duen Sentimusik zentroan emango ditu saioak eta klaseak. Haurrei, nerabeei eta helduei zuzenduta daude, eta taldeka zein bakarka izan daitezke.
09:00etan elkartuko dira San Martinen edo Arrondon; San Gregorion, 10:00etan.
Legazpiko mendietan zehar egingo den ibilaldiak 256 txirrindulari elkartuko ditu. Probaren 20. urteurrenaren aitzakian, ekintzak izango dira egun osoan zehar: haurrentzako puzgarriak goizean, paella jana eguerdian, eta musika arratsaldean eta gauean.
Ekainaren 6an elkarretaratzea deitu dute Oiangualdeko etxebizitza proiektuaren aurka.
Bihar, 10:00etatik aurrera, infantil mailako (2011-2012an jaiotakoak) hamabi talde lehiatuko dira Altamiran.
Ekainaren 23tik uztailaren 29ra bitarteko programazioa antolatu dute aurten. Izen ematea bihartik ekainaren 6ra egongo da irekita. Gaur arratsaldean izen emate orriak jasotzeko aukera izango da gaztelekuan.