XIX. mendean Argentinara joan ziren Jose Martin Urteaga eta Prudencia Mendizabal senar-emazte idiazabaldarren ondorengoek Urteaga sendiaren 1. topaketa egin dute asteburuan, Maggiolon.
Baratze pilotalekuan aurkeztu dute lanketaren diagnosia. 55 urtetik gorako segurarrekin batera landu dituzte etorkizuneko lan ildoak.
Beasaingo Basakana tabernak ateak itxiko ditu erretiroagatik. Juanjo Lasa ‘Txani’ eta Mariaje Gonzalez Basakanako arduradunek nostalgiaz baina etapa berri bat ekiteko gogoz egin dute 37 urteko ibilbidearen errepasoa agurraren aurretik.
Argazkilari profesionalen estatuko elkargoaren Lux sarietako bat jaso berritan, Donostian bizi eta lan egiten duen Jose Luis Lopez de Zubiria legazpiarrak (Iruñea, 1957) errepasoa egin dio bere ibilbide luzeari.
Carlos Garmendia Larrea ordiziar urologoarekin batera, Kataluniako Guillerm Morales urologoa ere izango da hitzaldian.
Herriko hiru ikastetxeetan emango dituzte hitzaldiak datozen asteetan.
Ezkurdiak eta Rezustak Elordiren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute, 20:45ean hasita. Albisu ataundarra Peña II.arekin ariko da, eta Basaurin dute lehen partida igandean. Gaur goizean aurkeztu dute txapelketa Iruñean.
Etalentum 2024 hiru sarietako bat jaso du Zaldibiako enpresak, 26-100 langile atalean. Giza baliabide politika errekonozitu diote; galdaragintza finean 38 urteko historia du.
Goierriko hainbat herritan egin dituzte mobilizazioak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. "Gizonek ardurak hartzeko garaia" dela nabarmendu du mugimendu feministak.
Larunbatean yoga eta gosaria izango dira, 5 euroren truke.
Neskak futbolean gaia izango dute hizpide, euskara sustatzeko eta indartzeko helburu duen solasaldian.
Apirilaren 11tik 13ra bitartean egingo dute Altamiran.
Hainbat kultur jarduera egun horren ospakizunaren barruan txertatu dituzte. Jostailu erakusketak, zinema, musika eta dantza ikuskizunak eta ipuin kontaketa izango dira, besteak beste.