Antzerkia: 'Baginaren bakarrizketak'
Urtarrilaren 19an, 20:30ean, Baginaren bakarrizketak antzezlana izango da ikusgai Beasaingo Usurbe antzokian, Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren.
- Egilea. Eve Ensler
- Itzulpena. Inma Infiesta
- Zuzendaritza. Begoña Bilbao
- Antzezleak. Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain
- Ekoizpena. Txalo produkzioak
- Iraupena. 75 minutu