Antzerkia: 'Bihar arte soilik'
Urtarrilaren 17an, 19:30ean, Bihar arte soilik antzezlana izango da ikusgai Legazpiko Latxartegi aretoan.
Ekoiztetxea: Erre produkzioa
Zuzendaritza: Gorka Minguez
Antzezleak: Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda, Mikele Arizkorreta
Sinopsia
Lagun talde batek bidaia bat egingo du, eta beren nortasunak ulertzen hasiko dira. Aitziberrek bidaia bat irabazi du supermerkatu bateko zozketan, Karibeko turismoko gune batera. Lau lagunentzat da bidaia. Hauek dira gonbidatuak: Olatz, bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna, eta Ekaitz, Ilargiren laguna, azken unean gonbidatua, Ilargik mutil-laguna desleiala izan zaiola jakin ondoren. Bidaian, euren arteko harremana jokoan jarriko duten erronkei egin beharko diete aurre gazteek.
Bihar arte soilik harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berriei buruzko proiektua da. Ikuspegi komiko batetik, baina sakontasunez eta angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eragin nahi du, harremanak ulertzeko moduan gertatzen diren aldaketei buruz, oro har, eta horrek gazte talde batean izan dezakeen eraginari buruz, bereziki.