Antzerkia: 'Heisenberg'
Martxoaren 7an, 20:30ean, Heisenberg antzezlana egingo dute Beasaingo Usurbe antzokian, Ordiziako eta Beasaingo udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
- Egilea: Simon Stephens
- Itzulpena: Aizpea Goenaga
- Ekoizpena: Ttanttaka teatroa
- Antzezleak: Ramon Agirre eta Naiara Amedo
- Zuzendaritza: Fernando Bernues
- Iraupena: 75 minutu
SINOPSIA
Georgie Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 75eko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Georgiek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi “absurdo” batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jolas zoragarri baten hasiera. Heisenberg lanarekin, Simon Sthepensek gizakion arteko konexioa zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen erakutsi nahi digu.