Antzerkia: Urrup antzerki taldearen 'Segunda convocatoria'
Urrup antzerki taldearen 'Segunda convocatoria' antzezlana iragartzeko talde argazkia.Urrup Martxoaren 6ean, 20:30ean, Urrup antzerki taldeak Segunda convocatoria antzezlana estreinatu du Ordiziako Herri Antzokian.
Urteroko legez Kimetzek Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako emanaldia izango da. Sarrerak 6 eurotan salgai daude jada, leihatilako ordutegian edo internet bidez. Emanaldia gazteleraz izango da.
Sinopsia: Eraikin bateko bizilagunak beren komunitatearen bilerara deitu dituzte. Batzuk aspalditik zeuden egun hau noiz iritsiko zain. Beste batzuentzat derrigorrezko hitzordua da, eta ez dute bertara joateko gogorik. Gai-zerrenda, itxuraz, edozein auzo-batzarrena da, baina partaide bakoitzaren kezka eta obsesioek eta gizartean agintzen duen matxismoak zipriztinduko dute bilera. Batzarra 19:30etan hasiko da bigarren deialdian. Auskalo noiz eta nola amaituko den!
Taldea: Rosa Rojoren zuzendaritzapean, Nekane Aramendi, Itsaso Ortega, Marisol Cavero, Gorka Lariz, Jose Luis Elorza, Inaxio Lakunza, Ana Martinez eta Martin Echevarria igoko dira oholtzara. Julen Iraolak egingo ditu teknikari lanak eta antzezlanaren kartel ederra Eukene Lekuonari zor diogu beste behin ere.














