Azoka: Euskal Jaietako aparteko azoka
Ordiziako Euskal Jaien barruan, azoka berezia eta gazta lehiaketa ezaguna egingo dituzte, irailaren 7an. Hau da egitaraua:
- 09:00. Diana Ordiziako txistulariekin eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako Trikitixaren eskutik.
- 09:15. Lehiaketako gazten desfilea D’Elikatuzetik Beti-Alai pilotalekura, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen eskutik, musikariek lagunduta.
- 10:00. Gazta, ganadu, fruta, barazki, lumagorri eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak.
- 12:00. Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.
- 12:30. Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Ondoren, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.
- 13:00. Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa eta enkantea.
- 17:30. Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko esku-pilota partidak.
- Victor-Imaz / Arteaga Aretxabaleta
- Olaizola II-Untoria / Artola-Albisu
- 19:30. Barandiaran plazan, herri kirol jaialdia: aizkolariak, harrijasotzaileak, txingak…