Azoka: Euskal liburu eta disko azoka Lazkaon
Ion Fontenla, 'Ataungo barrunbeak' liburua eskuan duela. Iñaki Gurrutxaga Abenduaren 12an, 13an eta 14an Euskal liburu eta disko azoka egingo dute Lazkaoko plazan.
Abenduak 12, ostirala
- 16:30. Azokaren irekiera.
- 18:45etik aurrera. Edurne Urrestarazuk eta Irati Peluagak Mendia eta ni aurkeztuko dute, Xabier Berasaluze Leturiak Koplarik Kopla, eta Joseba Tapiak Mister Eleizegi CDa.
Abenduak 13, larunbata
- 10:00. Azokaren irekiera.
- 13:00. Aurkezpenak: Iñaki Dorronsorok Azpijokoa Azpiazun, Aiora Jauregik Izanenga proiektua, eta Ion Fontenlak Ataungo barrunbeak.
Abenduak 14, igandea
- 11:00. Azokaren irekiera.
- 12:15. Azokaren sortzaileei esker ona adierazteko ekitaldia.
- 12:30. Lazkaoko Bandaren Gabonetako kontzertua.
- Ondoren. Errifaren zozketa.













