Dantza: Kukai taldearen 'Hnuy Illa'
Kukai dantza taldeak Hnuy Illa ikuskizuna eskainiko du Usurbe Antzokian, 20:00etan.
2008. urtean sortutako ikuskizuna, 2020. urtean berrikusi eta eguneratu dute Kukai Datzak eta Tanttaka Teatroak. Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da, idazlearen unibertsora dantza, kantu eta ikus-entzunezkoen bidez begiratzen duena, iradokizunaz betea. “Ate bat irekitzea bezala da, zerbait berria gerta dadin.» Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika… eta pozkorrarekin”.
Poesia, dantza, irudiak eta musika elkarrekin dira agertokian, elkar hartuta eta elkarren artean komunikatuta. Puzzle batean bezalaxe, pieza guztiak daude batuta. Mireia Gabilondok eta Jon Mayak osagai guztiak batu eta berebiziko ikuskizuna sortu dute, iradokizuna nagusi duen ikuskizuna taxutzeko… «Ate bat irekitzea bezala da, zerbait berria gerta dadin.» Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika… eta pozkorrarekin.
Fitxa Artistikoa
Poesia : Joseba Sarrionandia.
Gidoia eta eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo.
Koreografia: Jon Maya.
Dantzariak: Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Urko Mitxelena.
Jatorrizko musika: Iñaki Salvador.
Beste musikak: Hegazti errariak (Mikel Laboa/ Joseba Sarrionandia, Sustraiak han dituenak (Mikel Laboa/Joseba Sarrionandia, Oroitzen zaitudanean, ama (Mikel Laboa/Joseba Tapia).
Ahotsak : Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Mikel Laboa, Joseba Sarrionandia, María Berasarte, Ruper Ordorika, Laia Bernués.
Argiztapena: Xabier Lozano.
Jantziak: Ana Turrillas.
Ikus-entzunezko diseinua: David Bernués.
Biraren koordinazioa: Doltza Oar-Arteta.
Administrazioa: Elena García.
Argazkiak: Gorka Bravo.
Sariak
MAX Saria 2009, Ikuskizun Errebelazio Saria.













