Ikus-entzunezkoa: 'Mendien bidea Alaskan: Pedalez elurretaraino'
Azaroaren 23tik 30era 42. Ostadar Mendi Astea ospatuko dute Urretxun eta Zumarragan. Irteerak eta proiekzioak izango dira.
Azaroaren 26an, 19:30ean, Ainhoa Unanueren Mendien bidea Alaskan: Pedalez elurretaraino ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 2025eko Xabier Ormazabal Bekaren irabazlea.














