Jaiak: Agorreko Santikutz jaiak
Legazpiko konpartsako erraldoi guztiak udaletxe atarian.Tere Madinabeitia Irailaren 12tik 14ra Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Irailaren 12, ostirala
- 16:30. Haurren bizikleta festa Euskal Herria plazan, Telleriarteko Txirrindulari Elkartearen eskutik.
- 18:00. Jai hasierako Sardina jana Lekanazpi Elkartearen eskutik 20:00ak arte, Euskal Herria plazan. Bi euro pintxoa eta tragoa.
- 18:30. Lekerraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira.
- 20:00. Bertso saioa: Amaia Iturriotz eta Ane Zuazubiskar, Bertso Olariak elkarteak sustaturik Nafarroa Kalean
- 21:30. Kantu afaria, Doinua Musika Eskolak sustatuta, Gernika plazan. (Eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan). Ogitartekoak eta sagardoa, ardoa eta ura izango dira bertan salgai.
- 23:30. Trapalata txaranga, erdigunean.













