Liburu aurkezpena: Katalina Goia Murgiondoren 'Libro de cocina' liburuaren omenaldi edizioa
Abenduaren 13an, 18:30ean, Katalina Goia Murgiondoren Libro de cocina liburuaren omenaldi edizioa aurkeztuko dute. Haren bilobek ondu dute, 1950eko, 1966ko eta 1979ko edizioak argitaratu eta gero. Ondoren, Aiert Izagirre sukaldariak prestatutako liburuko errezetak dastatzeko aukera izango da.