Musika: Eñaut Elorrietaren 'Ateosteko bira'
Urriaren 11n, 19:00etan, Eñaut Elorrietak Ateosteko bira emanaldia egingo du Altzagako elizan. Altzagako Udazken kulturalaren barruko saioa da.
80 gonbidapen banatuko dituzte. Irailaren 23ra arte Altzagako herritarrek izango dute lehentasuna, eta irailaren 24tik aurrera irekia izango da. Sarrerak Altzaga.eus webgunean eskuratu daitezke.














