Ordiziako Artzain Eguna
ORDIZIA. Artzain Eguna
Apirilak 20, asteazkena
- Goiz osoan. Asteroko feriaz gain, gazta salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen postuak herrian zehar. Trikitilariek eta dultzaina jotzaileek alaituko dute giroa.
- 09:00. Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa. Eusko Labela duen esne bildotsa burruntzian erreko da, Garagartza plazan.
- 11:00. Artaldeak (2.000 ardi buru) igaroko dira Ordiziako kasko historikoan barrena.
- 11:15. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, udaletxean. Tolosako AMA jatetxeko Javi Rivero eta Gorka Rico sukaldariek ebakiko dute gazta berria. Aurretik, Luis de Lezamari omenaldia egingo diote, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak ere emango dituzte.
- 11:30. Gazta nola egiten den ikusteko eta mamia dastatzeko aukera Garagartza plazan.
- 11:30. Eusko Labeldun esne bildotsa, burruntzian erreta, dastatzeko aukera. Bildutako dirua Aspanogi elkartearen alde.
- 12:15. Ile-mozte erakustaldia Garagartza plazan.
- 17:00. Emakumezkoen pilota partidak Beti-Alai pilotalekuan.













