Ordiziako festak: Astelehena
Ordiziako Santa Ana jaietako egitarauaren barruan, Ordiziako Klasikoa eta beste hainbat ekitaldi izango dira astelehenean. Hau da egitaraua:
- 08:30: Ordiziako Txistulariaren goiz-eresia.
- 09:00: 99. Ordiziako Klasika Nazioarteko Txirrindulari Probako parte-hartzaileen aurkezpena, Jose Migel Barandiaran plazan.
- 10:00: Profesionalentzako Nazioarteko 99. Ordiziako Klasika Txirrindulari Probaren hasiera, Gudarien etorbidean.
- 13:00: Veracruz Hirukotearen kontzertua, Plaza Nagusian.
- 14:00: Ordiziako Klasika 99. Txirrindulari Probaren amaiera, Gudarien etorbidean.
- 17:30: Txikienen erakustaldia paleta larruz eta Ordizia Hiria Txapelketaren finalak, paleta larruz eta pala motzez., Beti Alai pilotalekuan.
- 18:00: El Albero Zezenzaleen Peñak antolatutako bigantxak, Idoiaga plazan.
- 19:00: Xabi Larrearen Up! kale antzerkia, Garagartza plazan.
- 19:00: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldea, Alde Zaharrean.
- 19:00-22:00: Indarkeria sexistarik gabeko gunea, Jaima informatiboa (Emagin), Zuhaiztian.
- 21:00: Beti Argi bandarekin Kalejira.
- 22:30: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldearen emanaldia, Plaza Nagusian.
- 23:30-02:00: Disko-Festa Xaibor DJrekin, Bazterretxe plazan.













