Hamabi mintegi, hamabost artisau eta bederatzi ekoizle izango dira udaberriko 24. ferian. Fruta-arbolen txertoez eta ekosistema naturalez, azalpenak.


Hiru musika talde eta Ataungo bi disko jartzaile ariko Auzoeta kiroldegian. Naza Kultur Elkartea da antolatzailea.

Jose Mari Sukia zaldibiar apaizgaiak idazki batean eman zuen 1930eko hamarkadako herriko erlijio giroaren eta bizimoduaren berri. Antzeko neurriko Goierriko herrien irudia osatzeko ere balio dezake.

Idazketarekin sormena euskaraz edo gazteleraz landu nahi dutenentzat, ikastaro bana daude eskura.

Martxoaren 28an sartuko da Urretxun Deskargatik barrena, eta lau ordu pasa egingo ditu Legorretatik Tolosalderantz egin bitartean. Ibilbide zehatza eta ordutegia, albistean.

Fraisoro umezurztegian eta halako etxeetan jaiotako edo jasotako haurren ondorengoek, jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea aldarrikatu dute, Jasotako Haurrak elkartea sortuta. Aldundiak txosten pertsonalak ikusten utz dezan borrokan ari da, haurren memorian eta ondorengoen justiziaz.


Trikipoteoa eta bertso afaria dituzte bihar; kontzertuak, etzi. Larunbat iluntze-gauerako autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte.

‘Begirada osagarriak’ «elkarlanetik sortutako» lana dela nabarmendu du Etxezarretak. Salgai dago Beasaingo Jon liburu dendan.

Ordiziako elkarterik zaharrenak, Azari ehiza eta arrantza elkarteak, mendea bete du. Herritarrekin batera ari da 100. urteurrena ospatzen eta datozen hilabeteetarako hainbat ekimen iragarri dituzte.

24. Korrikak Errigora omenduko du ibilbide osoan. Goierrin Xabier Albizu eta Erramun Amundarain zena izan dira urte askoan bultzatzaile nagusiak.

Olaberriko IV. Gazte Festak, Segurako 24. Lore eta Landare azoka, Naza elkartearen musika jaialdia Ataunen, XIII. Osinberde bertsolari saria Zaldibian, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Martxoaren 29an izango da eta Olatako bira izenez ezagutzen den ibilaldia egingo dute.

Beasaingo liburutegian hitzaldia egingo du Julen Linazasorok.

Ondoren solasaldia izango da zainketen sektorean lan egiten duten emakume migratuen egoerari buruz

Conchi Hidalgok emango du, apirilaren 13an, 20an eta 27an, arratsaldez. Izena emateko eguna hurrengo asteazkena da, martxoak 25.

Gipuzkoan oso herri gutxitan dago antzeko zerbitzua. Astelehenean aurkeztuko dute, 12:00etan, hilerrian dagoen ZU memoria gunean.

Apirilaren 12ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko; azoka maiatzaren 2 eta 3an izango da aurten.

Martxoaren 28an zeharkatuko du Goierri 24. Korrikak. Haren etorrera girotzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

"Aditu Korrikaren deiadarra. Izan gaitezen dardara, izan gaitezen indarra. Piztu da Korrikaren garra!" dira idatziaren azken hitzak.

Bitartean, Majoriko erabiltzaileek Lazkaoko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute. Uretako ikastaroen hasiera-data ere apirilaren 20ra atzeratuko da.
