Abenduaren 28an izan zen, zirkulazioko tirabira batean Lazkaon. Bi gizonek iraindu, kolpatu eta lurrera bota zutela salatu du.
Lemniskata sare herrikoiak abian du 'Urtarrila, matematikaren bila' zikloa. Besteak beste, ostiralero hitzaldiak egingo dituzte hilabetea bukatu arte, Beasaingo Igartzako jauregian. Beste hiru ziklo ere izango dira aurten.
Abiadura Handiko Trenaren Nafarroarekiko lotura Gipuzkoatik edo Arabatik izango den ez dago erabakita gaur gaurkoz. Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak informazio falta salatu du eta ekintzara pasatzea eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Ordiziako Tximista sagardotegian hasi dute sagardo denboraldi berri ofizialki, Goierriko lau sagardotegiek eta Goiturrek elkarlanean. 273.550 litro sagardo ekoitzi dituzte Tximista, Urbitarte, Oiharte eta Begiristain sagardotegiek; 130.550 litro, Euskal Sagardo izendapenekoak.
Elias Diez urtero joaten da Europako neguko moto elkarretaratze handiena den Pinguinoak festara, Valladolidera. Itzuli berria da asteburuan izan den topaketatik, eta hurrengo edizioari begira jarria da.
Maitane Ormazabal adituak egingo du, herritar guztiei zuzenduta. Udalak antolatu du, Altxa Burua Legazpi ekimenaren barruan.
Urtarrilaren 26rako antolatu dute aurtengo bisita. Jaio berriak diren arkumeak ikusteaz gain, gazta nola egiten den ikasteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Igandean, urtarrilak 19, arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira Ordiziako D’Elikatuzen. Bertaratzeko deia egin die herritar orori.
Saritutako zenbakia 2480 zen. Xabier Aldama Ilintxako lehendakariak entregatu dio saria.
‘Gerturatzen gaituen errealitatea’ izeneko saioa egingo dute larunbat honetan. Helburua errealitate birtualaren bitartez Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako errealitatea herritarrei gerturatzea da.