
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] 1926ko otsailaren 2an egin zuten modu ofizialean lehenengo Beasaingo astearteroko azoka. Astelehenean bete ditu 100 urte.

Paella bazkari herrikoia egin dute Idiazabalen, San Blas egunez. 90 kiloz arroz erabili dituzte bi paella handi egin eta 800 herritarri bazkaltzen emateko.

Azken hilabeteetan herrian segurtasunaren arloan izan diren gertakarien aurrean, Eric Galvez alkateak eta Josu Galilea zinegotziak bilera egin dute Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren ordezkariekin. Oinezko agenteen presentzia handitzea, agente kopurua indartzea eta lapurreten prebentziorako plana garatzea adostu dute.

Barrena Kultur Etxeko sarreran ikusgai dago 'Zientzia-emakumeak argira' erakusketa, otsailaren 20ra arte. Lau euskal zientzialariren eta zortzi mundu mailakoen lanak biltzen ditu. Ordiziako ikastetxeek ekimenarekin bat egin dute; ginkanan parte-hartuko dute.

Belaunaldien arteko loturak sustatu asmoz berreskuratu dute Adinetxe jubilatu elkarteak eta Xapobixi aisialdi taldeak. 30 haur eta gaztetxo inguruk hartu dute parte. Albistean, argazkiak eta bideoa.

Bigarren izan da Imanol Zubiaurre, eta hirugarren Urbano Sanchez. Bertako saria Jose Miguel Romerorentzat izan da. Ohorezko Bazkide izendatu dute Luis Martinez Aniesa.

Arazorik handiena birziklatze falta eta hondakinak edukiontzietatik kanpo jartzea dira. Sasieta Mankomunitatearekin elkarlanean hainbat neurri jarri ditu martxan udalak.

Goizaldean jaso dute oharra suhiltzaileek eta Ertzaintzak. Baserria hutsik zegoen azken urteetan, eta kalte materialak bakarrik jasan ditu. Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute.

Leonardo da Vincik diseinatutako zubia edo kupula eraikitzea, ilusio optikoekin esperimentatzea eta beste hainbat erronka eta joko egiteko aukera egongo da. Jarduerak 13:30era arte izango dira, Beasaingo plazaren azpian.

2025ean udalerrian erroldatu ziren 261 lagunetatik 30 bat bertaratu dira gaur udaletxera. Diploma bana jaso dute, aurreneko ongietorri instituzionalean.

Otsailaren 5eko 12:00ak arte parte hartu daiteke zozketan. Hitzakide direnek soilik dute parte hartzeko aukera.

Bi fasetan banatu dituzte lanak, negurako zein uda osterako.

Gaur hasi eta hilabete bukaera arte luzatuko dituzte jarduerak.

Asteazkenean hasi eta hilabete amaierara arte luzatuko dituzte ekintzak. Bost jarduera egingo dituzte.

Gaurtik aurrera kale horretako bizilagunek ordu laurdenez zamalanak egiteko baimena izango dute, eta 21:00etatik 08:00etara gauez aparkatu ahal izango da.

Karibe Zaharra tabernan jokatutako kanporaketan 11 bikotek parte hartu zuten. Joseba Telleria-Joseba Gabilondo eta Josu Etxebarria-Mikel Bereziartua dira sailkatutako bikoteak.

Urtarrileko lehen bilera errondaren ondoren, Goierriko hamalau herritan otsailean egingo diren bilera egunak iragarri ditu.

Igandean jokatu zuten herriko kanporaketa. Hemeretzi bikotek parte hartu zuten, eta aurreneko hiru sailkatuak egin dute txapelketan aurrera.

Asteartera arte, otsailaren 3a, izango dute irteerara joan nahi duten herritarrek izena emateko epea. Otsailaren 13tik 15era joango dira, autobusean.





